Kafka Bilbon

Kafka Bilbon

by Pedro Alberdi
Kafka Bilbon

Kafka Bilbon

by Pedro Alberdi

eBook

$6.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

Kafka Bilbon, izan, bilduma honetan dagoen narrazioetako bat da, baina bada beste zerbait ere, bilduma osoaren giltza, alegia; idazle txekiarraren presentzia liburu honetan ez baita narrazio bakar horretara errenditzen: Kastiguan zehar barreiatzen da, eta Eta besteko mikronarrazioak ere harrapatzen ditu. Presente dago haren espiritua Dama beltza kontakizuneko Don Beldurren erresuman, edo Gabriel Aresti Eibarren ipuineko ironia puntuan; ez dago aparte Indarkeriaren gainean eta Handia naizenean izena daramaten kontakizunetatik eta horietan ageri den izu eta damutik, duda eta etsipen loriatsutik. Kafka Bilbon liburu hau iradokizunez betea ageri da, behin errealitatea eta fikzioaren arteko muga hautsi, eta izan zena eta izan zitekeena bereizteari uko eginez gero.

Product Details

ISBN-13: 9788498685725
Publisher: Alberdania
Publication date: 05/05/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 152
File size: 8 MB
Language: Basque

About the Author

Pedro Alberdi Zinkunegi Eibarren jaio zen 1957an. Euskara irakasle ogibidez, Bilbon bizi da aspalditik, 17 urte zituenetik. Euskal Filologian lizentziatua. Egun Bilbo Zaharra Forumeko arduraduna da. Sari asko irabazi ditu bere lanekin. Haur-Gazte Literatura generoko Handitzen naizenean (Alberdania, 1995) eta Nire kalea (Erein 1998) argitaratu zituen literatur ibilbidearen hastapenetan; azken honek Lizardi saria eskuratu zuen. 2000. urtean Satorrak baino lurperago (Alberdania) saiakera eman zuen argitara. Joseba Jaka beka aurretik jasoa zuen entsegu honetan egileak 60. eta 70. hamarkadako kultur eta giro politikoaren kronika sentimentala idatzi nahi izan zuen. 2007an, Bilboko udalak "Miguel de Unamuno" saria eman zion Carlos esaten zioten gizona lanagatik.
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews