Gertakarien urtzea

Gertakarien urtzea

by Luis Garde
Gertakarien urtzea

Gertakarien urtzea

by Luis Garde

eBook

$8.99 

Available on Compatible NOOK Devices and the free NOOK Apps.
WANT A NOOK?  Explore Now

Related collections and offers

LEND ME® See Details

Overview

"Ez dago behatutakoa aldatzen ez duen behaketarik". Jorge Wagensberg-en bi esaldi horietan dago Gertakarien urtzea honen abiapuntua eta mamia. Izan ere, poetaren jardueraren gakoa inguruko gauzak edo gertakariak behatzean (ikustean, aditzean, ukitzean, usaintzean, dastatzean) datza, ariketa horretatik bere interpretazioa sortzeko, bere ahots propioarekin. Gaurko zientziak berak onartzen duenez, begirada zientifikoak errealitatea zertxobait aldatzen badu, begirada poetikoak guztiz aldatzen ditu "gertakariak", nahitaez, behatze ariketa horretan. Inguruko gertakarien urtze hori begirada sortzailearen emaitza da. Hurrengo urratsa birziklatzearena da: poema bat idaztean, finean, gure bizipenak, oroipenak, sentsazioak, ideiak, sentimenduak, irakurketak… birziklatzen ditugu. Poesia edonon aurki daiteke ("ez dut aurkitu zutaz edo nitaz solastatzen ez den berririk"). Egunkari baten berrietan, igandeko gehigarriaren ataletan. Haren tintak hatz-mamiak zikintzen dizkigu, egunaren argiak edo belztasunak betsareak inprimatzen dizkigun bezala: ez dago idazteko bertze modurik. Memorian erdi urperatuan dugun poema zahar bat berriz oroitzean ere bertze poema bat idazten dugu.

Product Details

ISBN-13: 9788498685442
Publisher: Alberdania
Publication date: 05/05/2020
Sold by: Bookwire
Format: eBook
Pages: 115
File size: 2 MB
Language: Basque

About the Author

Luis Garde Iriarte Iruñean jaio zen, 1961ean, eta aspaldian Donezteben du bizibidea. Filologia ikasi zuen. Hirugarren poema-liburua du hauxe. Aitzinetik honako hauek argitaratu ditu: Oihan nabarra (2004, BBK-Euskaltzaindiaren Felipe Arrese Beitia saria), Haize hegoaren aroak (2007, Pamiela)
From the B&N Reads Blog

Customer Reviews